lunes, 25 de junio de 2012

Karlismoaren banderapean: XIX. mendeko napar herri borroka (pospolo kutxa)

tomado de pospolo kutxa, 2. zenbakia (mayo-junio 2012 maiatza-ekaina)


Bizargorriren liburuak, sección de Bizargorriren liburuak

Karlismoaren banderapean: XIX. mendeko napar herri borroka

      ''Gora Jaungoikoa eta gora Foruak!'' zioen Santa Cruz apaiz gerlari karlista, inolako aipamenik ez erregeaz ez aberri espainarraz.
      Karlistadak gerra monarkiko soil batzuk izango balira bezala saldu dizkigute beti, koroaren ondorengotzagatiko gatazka. Baina historiografia ofizialak marrazten duen honen azpian, Herri baten borroka dago, bere eskubideen eta lurren defentsan.
      1833an Fernando VII.a erregea hil zela, espainiar liberalek boterea eskuratzeko saiakera berri bat hasi ziren, 1789ko Iraultza Frantsesetik egin zituzten hainbat matxinadarekin lortu ez zutena (Riegoren altxamendua salbu, hiru urtez aginte liberala ezarri zuena, feudalistek bota arte). Isabel printzesaren zilegitasunean babestuz (1830ean errege oiha legeztatu zuena), Carlos Maria Isidroren aurka jo zuten, Fernando VII.aren anai bezala tradizioz oinordeko izango zena. Honen aurrean, bigarrenak armaz altxatzeko deialdia egin zuen, Hego Euskal Herrian, Catalunyan, Aragon eta Castillan gehienbat erantzuna jasoko zuena, Lehenengo Karlistaldiari (1833-40) hasiera emanez, bere porrotaren aurrean hainbat matxidana eta Bigarren Gerra (1872-76) bat jarraituko zutena.
      Borroka honetan naparrek paper garrantzitsua jokatu zuten Foruen defentsan, Carlosek mantendu nahi zuen Antzinako Errejimena bermatzen zituenak. Baina gerrara eraman zien arrazoiak ulertzeko bi ezaugarri aipatu behar ditugu aurretik: napar populazioaren gehiengoa (berez, Estatu osokoa) nekazaria zela, eta Herri honek nahiko sentimendu erregionala zuela (ez nazionalista, euskalduna bezala ulertu daitekeena), beste espainiarretatik desberdindua. Bi ezaugarri hauengatik, borroka honen esanahi herrikoia soilik XIX. mendean ulertu daiteke (langile borroka XX. mendetik aurrera garatu zen eta, Hego EHn Bilbo Handi industrializatuko proletargoan ematen hasi zena; eta lehen adierazpen nazionalista ere, Euzko Alderdi Jeltzalea, 1903tik aurrera ezarrita), hurrengo mendean atzerakoitasun hutsean murgilduko zelarik (EKA salbu).
      Hau kontutan harturik, Foruak Herriarentzako zuten garrantzia ulertu behar dugu. Lege zahar hauek, napar erreinuaren erorialditik Espainiaren barruan geratzen zitzaigun subiranotasunaren adierazpena, nekazalgoaren ongizate bat bermatzen zuten bere lanari eta lurren banaketari zegokionez, gutxienez liberalismoaren ekonomia berriaren aurrean, bere desamortizazioekin lur komunalak pribatizatzen zituena, Elizarenak aparte. Gainera, zerga berriak nekazariei merkatuan sartzera derrigortzen zieten, diruz ordaindu behar baitziren. Liberal zentralismoa ere zergen mugak mugitu zituen Ebrotik kantabrikorantz, euskal lurren onura ekonomiko hori ezabatuz. Beraz, naparrek armaz altxatu ziren eraso honen aurka, beste euskal herrialdeak egin zuten bezala bere Foruengatik.
      Beti bezala, herri borroka honetan ez ziren traidore eta likidazionistarik falta, Maroto jenerala bezala (I. Karlistaldian Carlosen armada errenditu zuena bere nagusia kikildu ondoren, Bergarako Besarkada famatuan, honen kontra zeuden jeneralak Lizarran fusilatuz), edo Cabrera jenerala, Maestrazgoko Tigre ospetsua (gerraostean bakezaletasunaren alde gogor jo zuena)... eta askoz gehiago, izen ezezagunak bazituzten ere bere traizioak Herriarentzako kalte berbera izan zutenak (Amorebietako Hitzarmena...).
      Hala ere, marxista-leninistak bezala, honako hau ulertu behar dugu: sozialismora heltzeko (komunismoa helburu izanik), kapitalismoa erabat garatuta egon behar da. Beraz, XIX. mendeko borroka hori, nahiz eta garai hartan txapel gorria jantziko genuke, liberalen aurka galtzeko beharra zegoen, noizbait Euskal Herria sozialista bat ikusi nahi badugu.

No hay comentarios: