martes, 1 de octubre de 2013

Herriraren aurkako sarekadaren aurrean (ESI taldea)

Erabateko porrotaren bila





2013ko irailaren 30eko goizean, ETAk bere borroka armatua behin betiko amaitu zuen egunetik ia bi urteetara, Zutik Euskal Herria txostena inposatu zenetik lau urteetara... Auzitegi Nazionalak HERRIRAren aurkako sarekada bat antolatu du, Gestoras pro Amnistía eta Askatasunaren oinordekotzat joz. Operazio honek antolakundearen 18 militante atxilotu dituzte, hauetako 10 zuzendaritza nazionalaren bilkura batean Hernaniko egoitzan, hau ia egun oso batez miatu dutelarik, Bilbo, Gasteiz eta Iruñekoarekin berdina egiten duten bitartean. Baita ere, Twittereko 32 profil, Facebookeko 125 eta 38 webgune itxi ditu Guardia Zibilak.

Argi dago legedi espainola onartu eta estrategia politiko (huts) batean sartu badira ere Ezker Abertzale Berriaren Sortu (alderdia), Ernai (gazte antolakundea) eta Herrira (euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimendua) berriki antolatuak, errepresioa sahiesteko ez duela balio izan.

Sarekada berri hau Estatu espainolaren benetako helburua agerian utzi du: "cautivo y desarmado el Ejército Rojo" izan nahi du, eta Euskal Herri Langilearen erabateko mendetasuna eta humiliazioa. Hau ikusita, Estatuaren inolako ''eskuzabaltasunik'' ezin dezakegu espero urriko bi makroepaiketetan.

Urkulluren gobernuak (berriz ere) argi utzi du ze interesen zerbitzura dagoen. Bere bozeramaile Erkorekaren hitz faltsuen aurrean (''Operazioa atzera pauso bat da''), bere zipaioek gogorki kargatu izan dute Bilbon eta Hernanin, non zaurituen artean Amalur Mendizabal (Amaiur) aurkitu dugu, bere senatari identifikazioa behin eta berriz erakutsi badu ere.

Martin Garitanoren (Bildu) erantzuna, aldiz, harrigarriago (edo konsekuenteago) izan da: PP eta PSE-EEri leporatu dizkio operazioaren ardura, alderdi hauek Guardia Zibila beti babestu izan dutelako; eta segituan, PNVri eskua luzatu dio Gipuzkoa berri bat sortzeko, Euskal Herria berri bat. Ez ziren ba Urkulluren txakurrak atxiloketak eta miaketak egun oso batez babestu eta Herriaren erresistentzia azkenik odoletan zapaldu dituztenak, bere kide Amalur kasu nabariena izanda?

Herriraren aurkako sarekada hau bi gauza argi utzi dizkigu: Estatu espainolak Euskal Herri Langilearen borroka iraultzaileen erabateko porrota bilatzen duela; eta Ezker Abertzalea zuzendaritzak, aldiz, hau onartzeko prest dagoela bere fronte nazionala osatzeko, bere Estatu (burges) independentea lortzeko.

Egitate hauen guztien gainetik, Herriraren 18 atxilotuekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, eta guk bezala, gure irakurleei animatzen zaituztegu aste honetan zehar auzo eta herrietan aurrera eramaten ari diren mobilizazioetara parte hartzera, eta Bilboko manifestazio nazionalera joatera.


ATXILOTUAK ASKATU!

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!

AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!



ESI taldea

1 comentario:

Anónimo dijo...

Espainiar estatuak euskal langileria zanpatu nahi duelakoarekin ados nago, baina ezker abertzalearen aurka daukazun jarrerarekin erabat kontra. Independentzia lortzeko modu bakarra, Eskozia eta Katalunaren bidea da. Azken 30 urteek erakutsi dute aurreko bideak ezertarako balio izan ez duenik (aski da gobernu espainolak armak saldu zizkiola ikustea). PNV-ri eskua eman eta bultzatu egin behar zaio independentziaren bidean (ikus ERC-CIU) eta independentzia lortzerakoan burgesia honen aurka gogor jo, gaurko ezker abertzaleko kideak benetako estatu sozialista bat konbentzitzeko kampaina gogorrarekin, ernaiko eta sortuko jende (askotan inkultu) hauek sozialismorako bidean sartzeko.